Elgezua eskultoreak egindako Blas Etxebarriaren bi bustoak 1950eko hamarkadaren erdialdean Blas Etxebarriaren bi busto egin ziren. Aurkezpen-egunean 9-10 urte zituela gogoan dauka Ignaciok. ALFAren bulegoetako sarreran, Toribioren bustoa zegoen eta, langileen sarreran, Blas Etxebarriarena. Bigarren bustoa familiak gorde zuen etxean ama hil eta San Telmo museoari eman zion arte. Karlos Elgezua Eibarko eskultorearen lana ziren. ALFAren itxieraren ostean, bustoa familiara itzuli da eta honek Eibarko Udalari eman dio dohaintzan.