ALFArekin izan zuen konpromiso handia
Blas Etxebarria ALFAko aholkulari ere izan zen. Toribio Etxebarria falta zela (Gerra Zibilean Madrilera joan behar izan zuen), lehendakariorde izatera iritsi zen. Bankuko lanarekin uztartzen zuen. ALFA estatuko lehen kooperatiba izan zen, mila langile baino gehiago zituen, pisu handikoa Eibarren; Blas Etxebarria oso arduradun eta inplikatua sentitzen zen bere funtzionamendu egokian.