El Cascoren sorrera eta hastapenak armagintzak
Olabe eta Solozabal, Orbeako bi langile ohik ekingo diote, 1920an, errebolberrak ekoiztuz El Cascoko aktibitateari. Nahiz eta izen ofiziala Olabe, Solozabal eta Cía. izan, El Casco bezala izan da ezaguna markaren irudiagatik. 1922an, bazkide kopurua handitu eta Blas Etxebarria sartu zen beste birekin batera. Garai hartakoa da lege-aldaketa garrantzitsua eta haren ondorioz, armagintzak krisi sakona izan zuen. Fabrikazio-prozesuan antzekotasunak zeudenez, El Cascon grapagailuak eta, ondoren, datagailuak egiten hasi ziren aurrera irteteko.