Toribio Etxebarriaren ihesaldia gerra zibilaren ondorioz Gerra Zibila hasi zenean, Toribio Etxebarria Madrilera eraman zuten Campsako zuzendari gisa. Madril frankisten eskuetan erori aurretik, Valentziara egin zuen ihes. Errepublikanoek Pradoko artelan garrantzitsuak eurekin Valentziara eraman zituztela kontatzen du Ignaciok. Valentziatik, Frantziara (Bartzelonatik igaro ote zen zalantza dauka) eta Frantziatik, Venezuelan erbesteratu zen azkenik Toribio. Urte asko behar izan zituen itzultzeko.