Pablo Aranzabal armagina
1931n ezkondu ondoren, San Agustin kalean bizi izan ziren, aiton-amonen etxean. Pablo Aranzabal aitonak bertan zuen lantegia. Eskopetak egiten zituen baina, aurretik, errebolberrak egin zituen, batez ere I. Mundu Gerran. 1937ko apirileko bonbardaketan desagertu zen etxe hura. Ibarkurutze kalera joan ziren gero, Ignacio jaio zen etxera.