Bizitza osoa Donostiako Bankuaren zuzendari gisa Merkataritza ikasketak egin zituen Blas Etxebarriak. Haiek amaituta, Orbean hasi zen lanean. 1920. urtean ordea, "Banco de San Sebastián" -ek Eibarren sukurtsala ireki nahi zuela eta, Orbeatarrekin harremanetan jarri ziren pertsona apropos baten bila. 1951. urtean hil zenera arte jardun zuen Blas Etxebarriak banketxean lanean. Garai hartako zuzendariek, erabakiak hartzeko garaian gaur egun dutena baino ahalmen handiagoa zutela kontatzen du.