"Urredunak", Etxebarria sendiaren jatorria
Blas Etxebarriaren aitona-amonak Markina-Etxebarritik etorri ziren Eibarrera. Urrea lantzen zutenez (trefilatu egiten zuten) "urredunak" bezala ziren ezagunak. 7 seme-alaba izan zituzten; Hilarion eta Gregorio, seme zaharrenek eta, honen semeek ondoren, jarraitu zioten familia negozioari damaskinatuaren gainbeherara arte. Txirio-kaleko 7.ean bizi ziren eta bertan jaio zen Blas Etxebarria. Atari berean bizi zen Toribio Etxebarria ezaguna ere. Lehengusu izateaz gain, lagunak ere bazirela dio Ignaciok.