Drogak Eibarren: gertaera dramatikoak 80. hamarkadan izandako drogaren arazoa gertutik bizi izan zuen Mikelek, hasiera batean Udalean ez zegoelako gizarte-langilerik. Jende guztiak alkatearengana jotzen zuen. Behin, emakume batek deitu zion drogan sartuta zegoen suhia atean zuela etxean sartu nahian. Familiari nola laguntzen saiatu zen kontatzen du Mikelek.