Zinekluba Eibarko Arrate Kultur Elkartean II Filmak Madriletik heltzen ziren. Aretoan 100 bat pertsonentzat lekua zegoen. Sarrera dohainik zen Arrate Kultur Elkarteko kideentzat. Ostegunero botatzen ziren filmak. Zineklubaren arrakasta, filmaren osteko eztabaidetan zegoela uste du Felixek.