Maltzagako eta Azitaingo erromeriak eta barkillo-saltzaileak
<p>Maltzagako San Rafael ermitako erromerietan jende asko biltzen zen. Gaur egun ez dago ia gazterik baserrietan. Aspaldi Azitainen ere erromeria egoten zen igandeetan. Maltzagan beti zegoen barkillo-saltzailea. Nolakoa zen azaltzen du Doroteok. Jai guztietan erroskillak saltzen ziren.</p>