Azitaingo parrokian, hildakoen memoria omentzeko lauza bat dago
<p>Azitaingo parrokian, aldarearen aurrean, hildakoen memoriaren omenezko lauza bat dago eta meza orduetan, kandela bat pizten da gainean. Elizkizunetarako materialak sakristian gordetzen dira. Aitorlekua dago. Aste Santuan komunitate-aitortza ("Confesión Comunitaria") egiten da. On Felix Bergara abadeak jarri zuen hura martxan eta oso kritikatua izan zen.</p>