Azitaingo parrokia eta Felix Bergara abadea <p>Jose Luis abadearen sermoiak oso gustuko zituzten, errealitateari buruz hitz egiten zutelako. Gero, Felix Bergara heldu zen, Beistegi Hermanos lantegiko bere lana utzi eta seminariora sartutakoa. BH-n izandako arazoak kontatzen ditu Doroteok, eta nola piztu zitzaion Felixi injustiziei aurre egiteko nahia. Felixek berritu eta biziberritu zuen Azitaingo parrokia.</p>