San Anton egunean animaliak bedeinkatzen ziren Azitaingo parrokian
<p>Azitaingo abuztuko jaiak baserritarrek antolatzen dituzte: meza, herri-kirolak... 2013. urtera arte, San Anton eguna ospatzen zen urtarrilean. Animalien patroia denez, baserritarrek animaliak eta landareak eramaten zituzten eta, meza ostean, abadeak bedeinkatu egiten zituen. Meza ostean hamaiketakoa egoten zen.</p>