San Roman ermita, milizianoen kuartela <p>Gerran, San Romaneko ermita kuartel bezala erabili zuten milizianoek. Egurrezko erretaula, pulpitua eta koroa desagertu ziren. Bonbardeaketetan, gertuko pago baten barruan babesten ziren milizianoak. Frentea ermitatik 300 metrotara zegoen eta gaur egun ere trintxerak ikusi daitezke.</p>