Eskolan erderaz eta kalean euskaraz Enrique umea zenean euskaraz egiteko ohitura gehiago zegoen baina eskolan erderaz egiten zuten. Kalean, ordea, beti euskaraz. Eskolan Doña Paka eta Doña Petra zeuden, eskola publikoko irakasleak. Enrique nahiko formala zela dio.