Umeak izandakoan, euskaraz; euskararen egoera Eibarren Baserri-giroko lagunekin beti egin izan du euskaraz. Kalean lehen gutxiago entzuten zela euskara uste du. Lehen gaztelaniaz hitz egiten zutenak orain umeekin euskaraz sumatzen dituela dio. Askok euskaraz ikasi arren gero ez dutela erabiltzen dio. Hala ere, egoera hobera doala uste du. Danobat lantegian ere euskararen alde lanean dihardute. Administrazioan edo tabernetan lehen hitza euskaraz egiteko jarrera ikusten duela azken urteetan dio.

Umeak izandakoan, euskaraz; euskararen egoera Eibarren
Iraitz Beitia Ugarteburu
- ahotsak.eus