Garaiko euskal intelektualekin harremana Politika aldetik, kristau-demokrata europeista giroko mentalitatea zuen orduan, oso ohikoa garai hartan. Mauriac, Mounier eta Serafinek ezagutzen ez zituen beste autore batzuk erabiltzen zituen ahotan. 1956an Parisen egin zen Congreso Mundial Vasco-n izan zela uste du, baina ez dago ziur. Behintzat asko aipatzen zuen. Zaitegi, Ibinagabeitia eta garaiko intelektual euskalzaleekin harremanak zituen. Berak idatzi ez zuen asko egiten baina pentsatu bai. Euskaldunen erlijioa, antropologia, Erro eta Gara... arlo horretan eman ditu batez ere frutuak. Baikorra oso. Soldadutzara joan aurretik zera esan zion: "hi lizentziatu orduko Franco joan dok". Ondo informatuta zegoen politikaz eta abar. Radio Paris-eta entzuten zituen, eta irakurri ere asko.

Garaiko euskal intelektualekin harremana
Serafin Basauri Arteaga
- ahotsak.eus