Santakuruzko ermita eta eskola ondoko bidea Santakuruzko ermitako bidea aldatuta dago. Ermita Gorosta bailaran zegoen eta iturria Mandiola bailaran. Ermita eta iturri bitartetik pasatzen zen bidea eta gero mugitu egin zuten. Eskola ere Gorosta bailaran gelditzen da. Baina jatorrizko bidea eskola erditik pasatzen zen eta eskola egin ondoren aldatu zen bidea lekuz. Egun eskolaren erdia baino gehiago hartuko luke Mandiola aldeak.

Santakuruzko ermita eta eskola ondoko bidea
Emilio Azurmendi Agirre
- ahotsak.eus