"Sikuan" garbitzea zer den (ura beharrean, kimikagaiak erabiliz) Tindatzeaz gainera, garbitu ere egiten zen arropa. Lehengo arropa desberdina zen (kotoizko asko), etxeetan ez zegoen labadorarik, uretan garbitu ezin daitekeen arropa... Horregatik, diru gutxiago egon arren, lehen arropa asko eramaten zen tindategietara. Batez ere, uretan garbitu ezin zitekeena, "lehorrean" garbitzen dena, petrolioaren eratorriak diren produktuekin. Disolbenteak erabiltzen ziren arropa garbitzeko. Lehen jende guzti-guztiak zituen artilezko berokiak edo gabardinak, eta tindategietan garbitu behar izaten ziren, etxean ezin ziren garbitu. Urtaro aldaketa iristen zenean, milaka-milaka gabardina biltzen ziren Margolan. Mendikadak. Udan, berriz, milrayas frakak eta udako arropak, eta abar.

"Sikuan" garbitzea zer den (ura beharrean, kimikagaiak erabiliz)
Luis Alberto Aranberri Mendizabal
- ahotsak.eus