Eibarko arma-lantegiak eta pistolak Bartolok ez du lan handirik egin armagintzan. Lanean hasi zenean, pistolarentzat piezak egiten hasi zen, dena dela. Pistolak hainbat lantegiren artean egiten zituzten; bakoitzak zati bat. Bartolok, gehienbat, beste pieza batzuk egin izan ditu: armairuetarako, oheetarako... Eibarren errebolber asko egiten zen. Garai batean STAR zen handiena, Estatuarentzat ere egiten zituelako. Eibarren, beste guztiek errebolberrak egiten zituzten; Starrak baita pistolak ere.

Eibarko arma-lantegiak eta pistolak
2011-07-01
Bartolo Arriola Garate
- ahotsak.eus