Gaztetan pilotan eta futboleanGazte denboran futbola eta pilota ziren zaletasun handienak. Pilotan "fueraka" (barruka) eta "argi-ibilika" (pilota elkarri botaz) jarduten zuten. Fraideen jolastokian ibiltzen ziren futbolean. Eta Eskola Armerian ere egiten zuten. Lagunen artean onena Eneko Arieta izan zen, durangarra. Futboletan, pilotan, igerian... onena zen denean. Athleticen jokatu zuen, aurrelari.