Indianokoa jauregia eta Pantaleon zaintzailea Indianokoa jauregian Iraolagoitia familia bizi izan da. Gaur egun Aldapatxo dagoen tokian. Etxe ederra zen, armarri eta guzti. Barrutik ere oso ederra zen. Atzeko aldean, Ardantza alderantz, ortu zabalak zituen. Ortuen zaintzailea Pantaleon zen, Debatik etorritako gizon bat. Bera zen jauregiaren baratz eta lurren zaintzailea. Pantaleonen etxea trenbide ondoan zegoen, Ardantzan.

Indianokoa jauregia eta Pantaleon zaintzailea
Agustin Arana Barinaga
, Bartolo Arriola Garate - ahotsak.eus