Gerra aurretik Eibarren dena euskeraz Gerra aurretik Eibar guztiz euskalduna zen eta sozialistek euskara gehiago egiten zuten abertzaleek baino. Sozialistek hitanoz hitz egiten zuten. Abertzaleek klase sozial altuagoa zuten, ikasketak kanpoan egiten zituzten eta gaztelania dotorea erabiltzen zuten, herriko gainontzekoengan konplexua sortuz, gehienbat emakumeengan. Gerraostean, Eibarren zegoen kobratzailearen emaztearekin (Kontxaren irakasle izandakoa) izandako eztabaida kontatzen du.

Gerra aurretik Eibarren dena euskeraz
Kontxa Laspiur Zabala
- ahotsak.eus