Madrilen marrazketa ikasten zuten euskaldunak; Aurelio Artetarekin harremana <p>Aitak 4-5 urte egin zituen Madrilen marrazketa ikasten. Orduan ez zen ohikoa hori. Eibartik joandako bakarra zen, baina euskaldun gehiago aurkitu omen zituen han: Bizkaiko Arruetarrak, Lezoko Elias Salaberria, Bilboko Aurelio Arteta... Aurelio Artetaren inguruko kontuak. Behin gerra-aurrean aitarekin Bilbon zebilela Artetarekin topo egin zuten. Artetak zioen Olabe izan zela bere lehen maisua, haren lanari begira egoten zelako klaseetan.</p>

Madrilen marrazketa ikasten zuten euskaldunak; Aurelio Artetarekin harremana
Vicente Olabe Etxebarria
- ahotsak.eus