Boom industriala; etorkin galiziarrak; langileak kale betean <p>Boom industriala egon zenean Galizia aldetik jende asko etorri zen, baina guztientzat zegoen lana. Gainera, ordu estrak sartzen ziren diru gehiago irabaztearren. Langileak lantegietatik irten edo sartzen zirenean, manifestazioa ematen zuen. Sirena. Langile guztiak mahoizko arropekin. Alfa-ko langile bakoitzak zenbaki bat zuen; bera 705a zen.</p>