Alfa-ren brodatzen irakasteko eskolak Espainia osoan <p>Alfaren brodatzen ikasteko eskolak Espainia osora zabaldu ziren, Alfak hiriburuetan zituen denda guztietara. Bera erakustaldiak egiten ere ibili izan zen, propaganda gisa, inguruko herri batzuetan. Espainiako hirietan brodatzaile onak zeuden. San Juanetan Eibarko dendan egiten zen erakusketan jartzen zituzten haiek egindako brodatuak.</p>