Osaba Jose Zangituren akademia <p>Aitaren anaia, Jose Zangitu, maisua zen. Gerra garaian nazionalistei ez zieten uzten irakasle izaten eta akademia zabaldu zuen bere kontura. Gerboles maisuaren akademia ere ezaguna zen. Gazte asko prestatu zituen osabak Armeria Eskolara joateko. Hura ikasia zen, baina Maiteren aitak ez zuen izan zorte hori. Jaunartzea egiterako lanean ei ziharduen.</p>