Aita lanbidez akabatzailea, baina kulturari lotua
<p>Aita akabatzailea zen. Aititaren lanbideagatik herri desberdinetan bizi izan ziren, eta azkenean Eibarren gelditu. Orbea lantegian lan egina zen akabatzaile moduan; baita bere kontura eta Solac-en ere. Euskal gaietarako eta kulturarako sentsibilitatea zuen. Flauta jotzen zuen, eta antzerkiak egiten zituen euskaraz. Asko irakurtzen omen zuen. Berak 18 urte zituela hil zen.</p>