Behia ume eske <p>Behia ume eske dagoenean, igarri egiten zaio. Normalean, urtean txahal bat egiten dute. Larre-behiak direnean, izkua inguruan eduki ezkero "bera enkargatzen dok". Etxeko behietan, albaitariari deitu edo izkua etxean izan ezkero, orduan txabolara eramaten dira izkua eta behia eta bertan lagatzen dira. Baserrian ez badago, auzoan dagoen izkoren bategana eramaten da. "Hi! botakotzak izkua?"</p>