Txahalgintza
Txahala jaiotzen denean lehenengo horitza ematen zaio. Txahala larri badago (arnasarik hartu ezinda-edo) ozpina botatzen zaio muturrera, esnatu dadin. Horitza oso garrantzitsua da; hartzen ez badu, txahala hil egiten da. Behia txahala egiterakoan hiltzen bada, beste behiren baten horitza eman behar zaio.