Ardoa, baba gorriak, esnea, taloa eta artoa egunerokoan Lehen ardo beltza edaten zen asko, zahagiak etxera eramanda. Baserrian egindako sagardoa maskala zela lanerako dio. Bera jaio zen etxean sagardoa egiten zuten AgiƱagan. Baba gorria asko jaten zuten; esnea zopekin, taloa edo arto-errea esnearekin ere bai. Zezeina ere izaten zuten eta txerria urtero hiltzen zuten. Esaera zaharra botatzen du:" txarrixa hiltteko astie eta ezkontzeko astie, onenak".