Ikatz lanak; Arandoguena erre zenekoa
Ikatza egiten zuen. Azkenengo txondorra egin zuenean, laurogei zaku bete ikatz jaso zuen. Eibarren gurdiekin eramanda saldu eta AbadiƱoko feriara joan zen. Gurdia apurtu zitzaionekoa kontatzen du. Aita zenarekin ikasi zuen ikatza egiten. AgiƱagan ikatza egiten zuen aitak, ugazabarentzako erdia eta etxerako beste erdia hartuta. Arandon, etxerako egiten zuen. Basoan egiten zuen txondorra. Arandogueneko etxea erre zenekoa kontatzen du, abeletxean erabat hoztu gabeko ikatza gordetzearren.