Sorginak eta elizaren indarra <p>Baserrietako ateetan gurutzeak zintzilikatzen ziren, sorginak aldentzeko. Aitak sorginen ipuin handiak kontatzen zituen. "Jendiari fedia emon deixon, abadiek... ipintzen zittuen sorgi&ntilde;ak". Baina gero pistolak etorri ziren, eta orduan amaitu ziren sorgin-kontuak. Anbotoko sorginak, Anbotoko Mari, etab. Jendeak eskolarik ez eta dena sinesten zuen. Abadeek ez zuten nahi jendea eskolara joaterik eta gurasoei esaten zieten beraiek heziko zituztela haurrak.</p>