Gariaren inguruko azalpenak: ebaki, sikatu eta jo <p>Garia igitaiarekin ebakitzen zen. Batek pilak egiten zituen eta beste batek lotu. Euri arriskua bazegoen, meta egiten zen. Gero, eguraldi ona zetorrenean, abuztuan, etxera ekartzen zen meta bateko garia eta etxe ondoan zabaldu, eguzkitan, sikatzeko. Gari-jotzea nola egiten zuten, garia harlauzan kolpatuz ("txanketian").</p>