Garia ereitetik ebakitzera bitarteko pausoak
<p>Gariaren inguruko lanak pausoz pauso. Urrian, artoa kentzen zenean, arto zuztarrak geratzen ziren eta lurra saratzen zen. Zemendian goldatu eta saratutako belarrak golda-zulora sartu. Garia erein. Ganaduarekin eta harearekin lautu, berdindu. Udaberrian hortzik gabeko hesi bat pasatzen zen lurra gozatzeko eta gariak indarra hartzeko. Uztail inguruan ebaki. Zenbat eta beherago, lehenago heltzen zen.</p>