Eibar (Gipuzkoa)

Perretxikoen artean gozoenak zizak

Perretxikoen artean gozoenak zizak Perretxiko onenak berarentzat: kuletroa, urritza eta urdiña. Zizak eta onddoak ere bai, baina ez dira hain onak.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Perretxiko onenak berarentzat: kuletroa, urritza eta urdiña. Zizak eta onddoak ere bai, baina ez dira hain onak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Gozuenak zuretzat, jateko, zeintzuk dira zuretzat danetatik?
- Kuletrua edarra da. Kuletrua ixa... Neretzako onenak diraz kuletrua, urritxa... oin udabarriko zera, urdiña be bai; horrek hirurok. Horren modokorik ez dago. Ongua-ta... baiña nik ongua baiño nahixago horrek. Urritxa be ederra da, hori urritx txiki zerori, oingo barrixori, hamengua. Pua! Hori piskat berakatzaz... hori inponentia da. Eta hau kuletrua be gozuetakua, bai prejiduta ta bai tortillan.
- Eta honek, zuzak?
- Zuzak bai, zuzak be bai, baiña zuzak baiño be nahixago horrek hirurok; nik bai. Zuziak dakana gitxi dala; zuzia behin jateko da. Eta zuzia ipintzeko, ipintzen diferenzia dakazu. Eta zer hartzen da, e? Zuzia hartzen badozu gaur edo hiru egunekua-edo, ha beran usaiña-ta diferentia daka. Baiña hamen saltzen daben moduan? Hor egon dira saltzen Banco Bilbao aurrian, denda txiki bat. Han ez dozu ikusi, zuzak? Oin hurrengo egon diraz hortxe; beti egon diraz hor porziño bat saltzen, baiña koloria kenduta. Bai ba. Horrek hartzen dittue, igual erosi Villafrancan [Ordizia], ekarri, eta egunetan... Eta harek juanda dake zera. Diferenzia daka, diferenzia enormia jateko.
- Hartu barri jan bihar dira?
- Bai. Eta ipintzen be diferenzia daka. Guk handik hartzen genduan, hor Bariña basarrixan hartzen genduan, han zerian, sasikartian (piñadixa ta sasikartia), ta hartzen genduan, eruaten genduan, jode! Zan demasa! Ta ostian hartzen dozu, ta nik azkenengoz zerian emon eskuen, Kantabrianian, zuzia, “revuelto de sisas” Ha jan ta dendetako zera iguala. Kobrau bai, baiña txanpiñoia iguala. Nik einda nago: sei lagun giñan... Ta beste bat da, perretxiko bat, neguan, nobienbrian ekitzen detsa, nobienbrian kuletruak lagatzen detsanian ekitzen detsa, ta da negrillia, negrillia. Urritxa modokua, iguala da. Urritxa modoko iguala. Bueno, oin negrillia hamen esaten detse batzuek holako txikixak-eta. Baiña ez. Guk hartu dittugu edarrak zerian, Amoroton. Han piñadixa baten eta zelai baten. Piñadixa garbixan zeguazen, holakotxiak izaten ziran. Edarrak, mangu zeragaz, ta azpixa eukitzen dabe horira, zuri-horira. Ta hartu, kantidadia egoten zan, –esaten detsut, behin lagun batek, behin juan giñan lagun bigaz, ta illuntzen zeguan, ta “guazen”, “ezin baiña juan!”, ta “hamen geratu zaittie illunian”. Ta hartu ta boteillan sartu nittuan, enboteillau ein nittuan. Ta dizienbrian-edo esan netsen: “onguak dakaraz ba nik boteillan” “bueno” batek esan eban “neuk ipiniko juat zera, bixigua, ta hik ipini tortillan” ta “bai, onguak, bai. Gaiñera, [gero ba] kapa baltz modokua daka”. Ta txikittu nittuan, ta ipini kipuliakin, ta eruan nittuan. Ta bota zittuan, tortillan ein zeben. Ta bat zekan, bat zeguan perretxikuetara afiziño haundixa zekana, ta jaten esan estan: “hau, e, hau onguau kipuliaz ein dok?”, “bai” “ezeixok sartu hurrenguan zera, kendu eitten jetsak grazia”. Ta bestiak: “honek dittuk onguak honek!”. Ta negrillak ziran! Baiña zerian, negrillia zan... Oin gitxi ikusten da, gitxiago ikusten da, desaparezidu eitten da, baiña lehen?
- Lehen asko zeguan?
- Bueno..... Hamen [Genaro] San Martin eta ezagutuko, ez dakit ezagutuko zenduan. Bueno. Bergaretxe hil dana? Bergaretxe? Bueno. Hor mordua zeguazen, Zumaixan. Ipini nittuan 12 lagun erretzen, beste 3 ebaten berakatzagaz. Ta jo! Emon ahala jan! Zeran, urritxan iguala! Oin, gatz gehixago bota bihar jako, sosuagua da. Ta berakatza ta zera eitten badozu, edarra egoten zan. Ta horixe be desapareziduz doia!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia