Eibar (Gipuzkoa)

Egunero perretxikotara

Egunero perretxikotara Aita astegunetan ere perretxikotara joaten zen. Amari ez zitzaion larregi gustatzen, perretxikoek olio asko behar izaten zuten-eta. Gehienetan tabernara eraman (perretxikoak, zarbo-ezkailoak, e.a..) eta tabernariak prestatzen zituen.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita astegunetan ere perretxikotara joaten zen. Amari ez zitzaion larregi gustatzen, perretxikoek olio asko behar izaten zuten-eta. Gehienetan tabernara eraman (perretxikoak, zarbo-ezkailoak, e.a..) eta tabernariak prestatzen zituen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Normalian, hasi ziñanian perretxikotan, ta gaztetan, aitxakin-eta beti oiñez, ez?
- Bai. Ta pentsaizu. Gu gaztiak eta aitxak ekartzen zittuan, astegunian, juan ta mahaixa, zerekua, komedorekua goixeko zazpi tt’erdietarako, garbittuta danak, urritxak edarrak. Ta ama jaikitzen zan, ta: “ene urritxak!” ta esaten etsan “emon honeri laguneri, honek olixo asko gastatzen dabe-eta”. [barreak].
- Bai, e?
- Bai! Ta hamen basarrixetan be iguala! Hamen basarrikueri juntatzen nitzan ni, Goimendikuekin, ta eurak esaten eben “eruan perretxikuak” ta amak esaten etsela “honek ...”

(...)

- Orduan, batzuk pozik perretxikuak jatiarren, baiña beste batzuk...
- Bueno! Olixo asko zala, ta...
- Olixua orduan...
- Gerra aurrian olixua! Badakizu, jentiak “al dia” bizi ziran orduan! Eibarren jente mordo bat, ta perretxikuak… Pentsaizu orduan, tabernetara, perretxikuak eruan, kazia be eiñ, ta tabernarixak eurak garbittu, ta dana eitten eban. Hutsa kobratzen etsuan, gerra aurrian. Gero, gerria akabau zanian, eruaten etsuan, ta iñok ez eban nahi zerik, ez lumatzia, ez garbitzerik, ta ezebez, zerian.
- Gerra aurreko ohitturia zein zan, holan, hartzen zenduezenian perretxikuak, gero afari-meriendia edo zeozer eittia tabernetan?
- Bai ! Hartzen genduan, ta gu porejemplo, Bariñan igual hartzen genduan zuzak igual, neguan. Juan zuzak, bajatu, (lehengo zuzak edarrak izaten ziran Bariñan), eruan ta zarbuzkailluak eukitzen zittuan. Lehelengo perretxikuak jan... zarbuezkailluak lehelengo, Bariñan zarbuezkaillua tabernan (oin itxitta dagoz bixak) kazueletan etaratzen etsuen trrrrrr zarbezkaillua. Bueno, ezkaillua gehixago. Ha jan ta gero urritxak. Jaten zenduan, bueno!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia