"Orduan takoi barik be, neskak polittak zian" Juanek oso ondo gogoratzen du garai batean, abarketak bakarrik erabiltzen zituztela; zapatak oso garestiak baitziren. Neguan ezin zituzten abarketak jantzi, baina baserritarrek kotxeen gurpilen zati bat jartzen zioten eta horrela abarketa ez zen bustitzen. Beltzak, zuriak edo urdinak izaten ziren.