Baserritarrak oinez Eibarrera Baserritarrak Eibarrera oinez etortzen ziren astoa ondoan hartuta; gehien bat emakumeak. AgiƱa, Markina, Mallabi, Elgeta, Zaldibar... inguruetako baserritarrak. Goizetan astoak goraino kargatuta etortzen ziren, merkatu plazan beraien produktuak saltzeko. Lehenengo lana esnea banatzea izaten zen. Batzuetan dena saltzen zuten eta bestetan ez, baina kasu horietan norbaiti ematen zioten soberan gelditutakoa.

Baserritarrak oinez Eibarrera
Juan Guisasola Ariznabarreta
- ahotsak.eus