Eibarko artistak
<p>Serafinek loreak botatzen dizkio Dunisiri, baina ez dituela bere marrazkiak erakusten leporatzen dio. Eibarren artista asko izan dira: Iraegi, Joxe Kareaga, Paulino Larrañaga, Beorlegi, Iriondo... Garai batean lan asko saltzen ziren, baina gaur egun batere ez. Luis Marcano marrazkilari oso ona zen. Lucas Alberdi eskulturan eta modelatuan ona zen.</p>