Hainbat talde kalerik kale ibiltzen ziren dirua batzen
<p>Kanpotik ere etortzen ziren diru-batzen. Aragoitik etorritako taldeak oso ondo antolatuta zeuden. Dantzak, kantak kalerik kale. Eibarrek orduan izen handia zuen inguruan. Politika, ekonomia, industrian... herri "aitzindaria" zen. Alemaniatik ere kalerik kale dirua batzen etortzen ziren. Eibarko Musika Bandak ere kalejirak eta diru-batzeak egiten zituen ospitalerako.</p>