Gerra zibila Euskal Herrian: Amuategi batailoiaren lehen urratsak Orduan hasi ziren Amuategi Batailoia formatzen. Bizkaian ere hasi ziren batailoiak sortzen. Eibarren jende mordoa batu zen, bertakoak eta hartuta zeuden herrietatik zetozenak. Eibarren sortu zen Batailoian, ez zeuden eibartarrak bakarrik. Errenteri, Donostia, Deba, Mutriku, Mendaro eta Soraluzetik etorritako jendea biltzen zuen. Plazentziatarrak eta beraien Compañía Placentina. Amuategia, Juventudes Socialistas Unificadas-eko Batailoia zan. Batailoiaren inguruko kontuak. Kuartela, Isasiko ikastetxean ipini zuten eta konbentuko zati batzuk ere hartu ziren.