Errepublikaren proklamazioa zergatik egin zen Eibarren Toyosek Donostiatik jaso zuen enkarguari buruz berba egiten du. Donostiatik Bilbora zihoan arrain saltzaile batek eman zion oharra. Toribio Etxebarriarekin hizketaldi luzeak egin zituen eta hark uste du ez zela errepublika proklamatzeko agindurik etorri; interpretazioa izan zela uste zuen. Apaiz batek uste zuen pare bat eibartarren ideia izan zela, baina Candidok esan zion eibartarrek uste zutela ordurako errepublikan zeudela.

Errepublikaren proklamazioa zergatik egin zen Eibarren
Candido Eguren Zabarte
- ahotsak.eus