Ondarretako kartzelan atxilotuta
<p>Ondarretako kartzelan birritan sartu zuten. Canfranc-eko tunela inauguratu behar zutenean behin, eta Erregea zetorrelako beste batean. Arriskutsua omen zelako atxilotu zuten, Libertad izeneko aldizkariari animoak emateko idatzitako gutunengatik. Ez zen komunista izan baina bai zalea. Gerra ostean sartu zen komunisten alderdian.</p>