Eibartarrek espiritu intelektualago eta liberalagoa, kanpora asko bidaiatzen zutelako<p>Egunkari asko saltzen zen Eibarren. Jendeak bazuen irakurtzeko zaletasuna. Karlistaden sasoitik eibartarrek asko komertziatzen zutela eta asko bidaiatzen zutela dio, eta ziurrenik beste kultura batzuk ezagutzeak ekarriko zien jakin-nahi hori. Beste leku batzuetako ideiak entzuteak espiritu intelektualagoa eta liberalagoa ekarriko zien eibartarrei, ziurrenik. Horrez gain, Azkoitiko zalduntxoen, Oñatiko Unibertsitatearen eta Bergarako Seminarioaren eraginez Gipuzkoan bazegoela "Ilustrazio usaina" dio.</p>