Izerditutako eskuekin grabatuak ugertu Ez zitzaion gustatzen grabatzea. Gainera, arazo bat zeukan: eskuak izerditzen zitzaizkion eta piezak ikutuz gero, ugertu egiten ziren. Jazinto Olabek errietan egiten zion eta berak negar egiten zuen. “Hoixe dakazu zuk, negar egin eta zeuria egin ”esaten zion Olabek.