Gerra sasoian txokolatea eta baba nahikoa Santanderren Gerra sasoian, Santanderren egon ziren emakume falangista baten etxean. Kalera irten zenean jendea ikusi zuen ilaran; txokolatea banatzen ari ziren doan. Ilaran jarri zen, baina eibartar batek txokolatez betetako kaxa bat ekarri zion, osorik eurentzat. Nonbaiten errekisatutakoa izango zen. Gero, jendea sartu-irtenean zebilen biltegi batera joan zen. Jendeak behar zuena hartzen zuen zakuetatik. Berak ere zakukada baba eraman zuen etxera.

Gerra sasoian txokolatea eta baba nahikoa Santanderren
Luciana Larreategui Arizaga
- ahotsak.eus