Goizeko seietan ezkondu; gero, gosaria ingurukoentzat Ezkontzak goizeko seietan izaten ziren. Luzianak bere urtebetetze egunean ezkontzea erabaki zuen. Parrokoak lo hartu zuen eta azkenean zazpietan izan zen elizkizuna. Gero familiakoei eta lagunei "armozua" (gosaria) emateko ohitura zegoen, baina berak ezin izan zuen, zortzietan trena hartu behar zuen eta. 11:30tan aberatsenak ezkontzen ziren.