San Juanetako eta domeka arratsaldeetako dantzak <p>San Juanetan txurro-saltzaile asko etortzen zen. Udaletxe ostean egoten ziren. "Filarmonika" eta panderoa ere hantxe egoten ziren, dantza solterako. Musika banda, berriz, kioskoan. Gauean Lizarrako dultzaineroak. Domeka arratsalde guztietan "tanboli&ntilde;a" egoten zen udaletxe inguruan: bi txistulari eta atabala jotzen zuena. Beraiek ondo egiten zuten dantzan eta jendea begira egoten zen. Baziren dantzan ondo egiten zuten gehiago ere.</p>