Aitak perretxiko asko ekartzen zituen
<p>Perretxiko asko ekartzen zituen aitak baina amak, haiek frijitzen olio asko gastatzen zela eta, ez zituen oso gustuko. Medikuarentzat apartatzen zituen onenak eta, geratzen zirenak lagunartera eramaten zituen aitak. Elgoibarrera joaten zen perretxikoetara, Madarixa aldera. Kamamila batzeko Izarraitzera joaten zirenean goizeko 3:00-tan irteten zirela kontatzen du.</p>